XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Sortarazteko gai?

Haizerik gabe publizitateak ez du funtzionatzen eta haizea da publizitatearen oinarri kulturala, eta horrela, honek ikertzen du, ezagutzen du eta erabili egiten du.

Anorexiaren eta bulimiaren kasuan dudan jartzen dut publizitatea dela sortzailea (oraingoz dietak alde batera utziko ditut aurrerago berreskuratzeko), baina edozein modutan, zeharka bederen, badu zerikusirik baloreen transmisioan neskatilen eta neska gazteen garapen aroan, eta nire ustez horrek eragin arriskutsua dauka (jakina, beste faktore batzuekin batera) hainbat gazte anorexiara daramatzan prozesuan.

Publizitatearen eraginaren adibideak, beste eredu batzuk erabiltzea galarazten dituztenak: (nire asmoa da modeloenganako kezka desagertaraztea eta kezka hori eragin handiagoko beste estereotipoak ezabatzera bideratzea).

El Corte Inglések udaberri-udarako kanpaina ateratzen du; demagun modeloak neska-mutil potoloak direla edo horietako batzuk gutxienez, zernolako moda irudia transmitituko dute?, nola hautemango da?

Nik neure aldetik horren kontra nago, eta gainera ausartuko nintzateke esatera sormen eta arrisku piska batekin inertzia hori gainditzen ahal dela, baina bistan da, gaur egun ez dugu lortuko argaltasunaren balore soziokulturala alda dadin, beraz, publizitatea ez da aurrelaria izango adostasunik eta emaitzik gabe, horren helburu bakarra da saltzea, kosturik txikienarekin eta efikazia handienarekin.

Danonek jogurrak saldu nahi ditu bere Danone gorputzekin, baina ez dizkie jogurrak saldu nahi horrelako gorputzak dituztenei bakarrik horrela oso gutxi salduko lituzke berak nahi duena da bezero gehiago bereganatzea, jogur horrek gizentzen ez duelako aitzakiarekin, zergatik hori? kezka sozial bat delako.

Aitzitik, loditasunaren kulturan bageunde, Danonek kaloria askoko jogurra fabrikatuko luke eta Danone gorputzak gizen-gizenak izango lirateke.

Danonek ez du korronte soziokulturala sortzen, baina handik etekina ateratzen duenez sustatu egiten du.

Dycek ordea, inertzia hori hautsi nahi izan du konplexurik gabeko jendearentzat esaldiarekin, eta hiru gizaseme aurkezten ditu, gantzez ederki asko hornituak.

Onartzen du lodi egoteak konplexua ekar dezakeela baina buelta ematen dio umore onez.

Salbuespenak dira, ene ustez, oso arriskutsuak gainera, iragarkia egiten duenarentzat, ager daitekeelako elkarte bat Dyc, gehien gizentzen duen whiskia izenekoa.

Helburu nagusia atentzioa deitzea izan da.

Haizea gizarteak jartzen du.